1991. urtean agertu zenetik, Web-ak izugarrizko garapena izan du, baita inork imajina ez zezakeen arrakasta ere. Mota guztietako informazioa aurki dezakegu bertan eta formatu gero eta aurreratuagoak biltzen ditu. Nola funtzionatzen du honek guztiak?
Neurri handi batean, markaketa lengoaien bitartez ahalbideratzen da dena. Baina, zer dira markaketa lengoaiak? Lengoaia informatikoak dira, testuen egitura, itxura eta formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituztenak. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehitzen dizkiote eta, era honetan, programa informatikoak modu egokian interpretatu eta agertzen dira.
Markaketa lengoaia ezagunenetarikoa dugu HTML-a (Hyper Text Markup Language), web orrialdeak egiteko Tim Berners-Lee-k sortua. HTML-aren funtzio nagusienetako bat informazioa egituratzea da (testua burualdean, paragrafoetan, zerrendetan eta beste hainbat modutara antola daiteke).
XML-a (Extensible Markup Language) beste markaketa lengoaia bat da, lengoaia hedagarria, alegia. XML-ak erabiltzaileei beraien elementuak sortzeko aukera ematen die eta bere azken helburua egituratutako datuak informazio sistema desberdinetan partekatzea da. HTML-ak zituen gabeziak gainditzeko asmoz sortu zen. HTML-ak datuak erakusteko balio duen bitartean, XML-ak datuak deskribatzen ditu.
Aurreko bi elementuen batuketaren ondorioz XHTML-a (eXtended Hyper Text Markup Language) sortu zen. HTML-aren antzekoa dela esan daiteke, baina askoz ere garatuagoa eta egitura zorrotzagoarekin. XHTML-ak XML-aren erreminta ugari erabiltzen ditu.
Iturriak:
-
Markatzeko lengoaia (2008, abenduak 8). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: 16:42, abenduak 17, 2008. Orrialdea: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Markatzeko_lengoaia&oldid=930908.
-
HTML (2008, abenduak 3). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: 17:21, abenduak 17, 2008. Orrialdea: .http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=HTML&oldid=927051
-
XML (2008, urriak 25). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: 17:49, abenduak 17, 2008. Orrialdea: .http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=XML&oldid=893077
-
XHTML (2008, abenduak 9). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: 17:57, abenduak 17, 2008. Orrialdea: .http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=XHTML&oldid=22345841
-
Fundación CTIC. (2008, otsailak 7). HTML, W3c, guias breves. Kontsultatua: 15:58, abenduak 18, 2008. Orrialdea: http://www.w3c.es/Divulgacion/Guiasbreves/XHTML