Archive for ist

3. EZTABAIDA (I TALDEA)

 Markaketa Lengoaiak, lengoaia informatikoak dira, testuen egitura, itxura eta formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituztenak. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehitzen dizkiote eta, era honetan, programa informatikoak modu egokian interpretatu eta agertzen dira. HTML markatzeko lengoaiarik ezagunenetarikoa da itxura eta semantika ere deskribatzeko erabil daiteke. Tim Berners-Leek sortu zuen lengoaia internazional estandar hau eta egun Internet Exploler edota Firefox bezalako nabigatzailetako webguneei forma emateko erabiltzen da.

XML ere markaketa lengoaia bat da. Elementu propioak sortzeko aukera ematen du, baita norberaren araberako beharrei oinarritutako etiketak sortzeko aukera ere. HTMLak zituen gabeziak gainditzeko asmoz sortu zen.

Hauek dira bien arteko desberdintasun nagusienak:

1.    XML-ak datuak deskribatzen ditu, HTML-ak,berriz, datuak soilik erakusten ditu.

2.    XML-an aurkitzen ditugun dokumentuak ondo egituratuak daude, HTML-an, ordea, ez dute orden zehatzik jarraitzen.

3.    XML-an norberak definitzen ditu Tag-ak eta HTML-an guztiak aurre definituta daude.

Iturriak:

Leave a Comment

2. EZTABAIDA (I TALDEA)

Hasiera batean, ahozkotasuna zen gizakiok geneukan komunikatzeko bide bakarra. Geroago, idazkera agertu zen eta horrek aurrerapauso handia suposatu zuen, hipermedioetara iritsi arte.

Ahozkotasuna komunikatzeko era bat da eta eremu nahiko zabala hartzen du bere baitan. Azken finean, ume baten oihua zein lagunarteko solasaldia ahozkotasunaren eremuan kokatzen ditugu.Ong-ek bi motatako ahozkotasuna bereizten ditu:

  1. Lehen mailakoa: ahozkotasuna komunikatzeko soilik erabiltzen duten kulturei dagokie. Ahozkotasun mota honek oroimenaren aktibaketa errazten du.
  2. Bigarren mailakoa: idazkera duten kultura aurreratuek erabiltzen dutena da honako hau. Oroimenaren euskarritzat jotzen da.

Idazkera, lengoaia baten errepresentazio grafikoa da eta, lehen mailakoa den ahozko hizkuntzaren menpe dago. Tradizio oralarekin konparatuz, idatzita dagoen guztiak izaera permanentea bereganatzen du ahozkotasunak ez duena.

Hipermedioa, estruktura multilineala duen informazioa antolatzeko sistema bat da, soinuak eta irudiak ere txertatzen dituena. Hipermedioak ematen dituen aukerak, ahozkotasunak edo idazkerak ematen dituztenak baino zabalagoak dira.

Iturriak:

 

Leave a Comment

1go EZTABAIDA (I TALDEA)

Kevin Kelly 1952an jaio zen Pennsylvanian. Wired aldizkariko editore zuzendaria da baita Whole Earth Catalog-ena ere. Idazle, argazkilari eta kontserbatzaile izateaz gain, kultura digitalean aditua ere bada.

Berak emandako, Predicting the next 5,000 days of the Web, hitzaldian web-ari buruzko bere ikuspegia azaltzen digu. Sortu zenetik orain arte etenik gabe lanean aritu da web-a, egunean 100 bilioi click, 55 trilioi link eta segundu bakarrean 2 milioi email bidaliz gutxi gorabehera. Sortu zenean inork ere ez ez zuen imaginatzen web-ak izango zuen eragina.

Honen ustez, hemendik aurrera, elementu guztiek bat egingo dute makina bakar eta unibertsala osatuz, gizateri guztia bere baitan hartuz.Datozen urteetan Web-aren bidez lotuta egongo da dena, gauza gehienak honen menpe utziz. Horrez gain, ideia bakoitzak  bere errepresentazioa izango duenez, zuzenean bertara irits gaitezke.

Iturriak:

Leave a Comment

MARKAKETA LENGOAIA

1991. urtean agertu zenetik, Web-ak izugarrizko garapena izan du, baita inork imajina ez zezakeen arrakasta ere. Mota guztietako informazioa aurki dezakegu bertan eta formatu gero eta aurreratuagoak biltzen ditu. Nola funtzionatzen du honek guztiak?

Neurri handi batean, markaketa lengoaien bitartez ahalbideratzen da dena. Baina, zer dira markaketa lengoaiak? Lengoaia informatikoak dira, testuen egitura, itxura eta formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituztenak. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehitzen dizkiote eta, era honetan, programa informatikoak modu egokian interpretatu eta agertzen dira.

Markaketa lengoaia ezagunenetarikoa dugu HTML-a (Hyper Text Markup Language), web orrialdeak egiteko Tim Berners-Lee-k sortua. HTML-aren funtzio nagusienetako bat informazioa egituratzea da (testua burualdean, paragrafoetan, zerrendetan eta beste hainbat modutara antola daiteke).

XML-a (Extensible Markup Language) beste markaketa lengoaia bat da, lengoaia hedagarria, alegia. XML-ak erabiltzaileei beraien elementuak sortzeko aukera ematen die eta bere azken helburua egituratutako datuak informazio sistema desberdinetan partekatzea da. HTML-ak zituen gabeziak gainditzeko asmoz sortu zen. HTML-ak datuak erakusteko balio duen bitartean, XML-ak datuak deskribatzen ditu.

Aurreko bi elementuen batuketaren ondorioz XHTML-a (eXtended Hyper Text Markup Language) sortu zen. HTML-aren antzekoa dela esan daiteke, baina askoz ere garatuagoa eta egitura zorrotzagoarekin. XHTML-ak XML-aren erreminta ugari erabiltzen ditu.

Iturriak:

Leave a Comment

AHOZKOTASUNA ETA IDAZKERA

Duela milaka urte ahozko transmisioa izan zen elkarrekin komunikatzeko genuen bide bakarra. Geroago, idazkeraren etorrerarekin batera, erabat aldatu zen komunikatzeko era hori. Azkenik, aspaldi honetan, teknologia berrien garapena bizitzen ari gara eta beste aldaketa bat sumatu dugu komunikazio arloan: hipermedioena.

Lehenengo eta behin, aurretik aipatutako bi kontzeptu definitzea beharrezkoa da. Ahozkotasuna komunikatzeko era bat da eta eremu nahiko zabala hartzen du bere baitan. Azken finean, ume baten oihua zein lagunarteko solasaldia ahozkotasunaren eremuan kokatzen ditugu. Ong-ek (abadea, hezitzailea, filosofoa, hizkuntzalaria, irakaslea eta historialaria izan zen; garrantzia handiko hainbat lan idatzi zuen kultura garaikideari buruz) bi motatako ahozkotasuna bereizten ditu:

  1. Lehen mailakoa: ahozkotasuna komunikatzeko soilik erabiltzen duten kulturei dagokie. Ahozkotasun mota honek oroimenaren aktibaketa errazten du.
  2. Bigarren mailakoa: idazkera duten kultura aurreratuek erabiltzen dutena da honako hau. Oroimenaren euskarritzat jotzen da.  

Aurretik aipatu dudan bezala, duela asko ahozkotasuna zen elkarrekin komunikatzeko genuen tresna bakarra eta gure ohitura zaharrak eta ezagutzak transmititzeko era zen. Gaur egun oraindik aurkitzen dugu horren isla, bertsolaritzan esate baterako. Sukaldaritzan topatzen dugu beste adibide bat; liburuak egon arren, sukaldean nola konpondu behar dugun ahoz transmititzen diguten telebistako programak ugariak dira egun.

Dena den, idazkera da, ustez, komunikatzeko dugun biderik ospetsuena. Ong-ek adierazten duen bezala, historiaurrekotzat jotzen dugu idazkera sortu baino lehenagoko guztia. Idazkeraz ari garenean lengoaia baten errepresentazio grafikoaz ari gara, zeinuen bitarteko komunikazioaz. Era batera edo bestera, badirudi idazkeraren sorrerak kalte egin ziola ahozkotasunari, azken hau murriztu egin baitzen testuak agertu zirenean. 

  Iturriak:

Leave a Comment

HIPERMEDIOA

Ted Nelson-ek, filosofo, soziologo eta Estatu Batuetako teknologia berrien aitzindariak, aipatu zuen lehenengo aldiz hipermedia kontzeptua No more Teacher’s Dirty Looks liburuan. Askotan entzundako hitza da, baina ba al dakigu zer den hipermedioa?

Hipermedioak, hipertestuak egiten duen bezala, bi testu edo testu blokeak esteken bidez lotzen ditu. Bere estruktura multilineala eta irekia da, norberak nahi duen eran irakurri ahal izateko. Dena den, hipertestuarekin alderatuz gero, hipermedioak badu ezaugarri berezi bat: idatzia ez ezik, soinuak, grafikoak, bideoak, mapak eta irudiak ere txertatzen ditu. World Wide Web-ean aurkitzen dugu hipermedioaren adibiderik argiena.

90eko hamarkadatik aurrera etengabeko garapena izan du hipermedioak, baita hipertestuak ere. Hasierako oinarrizko ezaugarriak mantendu arren, gaur egun aukera berriak eskaintzen dizkiote erabiltzaileari, batez ere teknologia arloan eman diren aurrerapenei esker.

Bukatzeko, hau da Nelson-ek hipermedioari buruz esandakoa: “testua, grafikoak, audioa eta bideoa era bateratuan aurki ditzakegu orain, informazioa adierazteko modu desberdinekin ditugun behar izan berriei erantzuteko”.

 Iturriak:

Leave a Comment

WEB 1.0 ETA WEB 2.0

Aurreko artikulu baten Web-aren osagaiei buruz hitz egin nuen. Oraingo honetan, berriz, aspaldian behin baino gehiagotan entzundako bi kontzeptu hauek azaltzera nator: Web 1.0 eta Web 2.0.

Web 1.0 deritzogunaren sorrera 60ko hamarkadan aurkitzen dugu. Hasiera batean oso egitura sinplea bazuen ere, gerora HTML-a sortu zen, web orrialdeak atseginagoak eginez. Web mota honek irakurketarako baino ez du balio, hau da, erabiltzailearentzat ezinezkoa da elkarrekintzatzea (komentarioak, erantzunak, e.a. uztea). Web orrialde estatikoak dira.

Web 2.0 Tim O’Reilly-k erabili zuen lehenengoz Web 1.0-aren garapenari erreferentzia egiteko. Informazioaren ekosistematzat hartu izan da eta bere baitan Google, Wikipedia, Youtube, Ebay, Blogger, Rss, SkypeSkype, Writely, Flickr eta Emule hartzen ditu. Web dinamikoa da honako hau, etengabe aldatzen ari dena. Web 2.0-a erabiltzaileen arteko komunikazioan oinarritzen da eta bere azken helburua erabiltzaileari irtenbide hobeak eskaintzea da.

 Askotan Web 2.0-a Web semantikoarekin erlazionatu dute. Kontzeptu biak Web-aren garapenarekin lotuta egon arren, Web semantikoak ondorengo eboluzio bati egiten dio erreferentzia. Web mota honek metadatu semantikoak gehitzen dizkio World Wide Web-ari. Web semantikoa hizkuntza unibertsalekin garatzen da eta bertan informazioa hobeto egituratuta dagoenez, askoz errazagoa egiten zaie erabiltzaileei bilatzen ari direna aurkitzea. World Wide Web-aren sortzaile den Tim Berners-Lee izan zen ideia hori garatu zuena.

 Iturriak:

Leave a Comment

KEVIN KELLY: predicting the next 5,000 days of the Web

Kevin Kelly, Wired aldizkariko editorea eta Whole Earth Catalog-en sortzailea, 1952an jaio zen Pennsylvanian, Estatu Batuetan. New Jersey-ko Westfield High Schoolean graduatu eta Rhode Island-eko unibertsitatean urtebete baino ez zuen egin. Bere lan asko New York Times, Esquire edota The Economist egunkarietan agertu dira (baita berak idatzitako liburu eta sortutako aldizkarietan ere). Horrez gain, argazkilaria ere bada eta askok kultura digitalean aditutzat jotzen dute.

 Kevin Kelly-k emandako hitzaldi ezagunenetarikoa dugu “Predicting the next 5,000 days of the Web” izenekoa; bertan, Web-aren etorkizuna da hizpide. Kelly-k ordenagailu bakar eta unibertsaltzat jotzen du, gizateri guztiarekin integratuta dagoena, honen zati ere izanik.

Hasteko, gaur egun ezagutzen dugun Web-ak 5000 egun inguru dituela adierazten du Kelly-k. 10 urte lehenago norbaitek esan izan baligu gaur egun izango genuena ez genukeen sinistuko; izan ere, garai batean ezinezkotzat jotzen genuena egi bihurtu dugu orain. Hor dugu, esate baterako, Wikipedia (teorian ezinezkoa, baina praktikan existitzen dena). Kelly-ren arabera, azken urteetan gertatzen ari dena da ordenagailuak, mugikorrak, e.a. makina baten zati bihurtzen ari direla, makina bakar eta globalaren zati. Etenik gabe 5000 egunez lanean jardun du makina horrek, egunean 100 bilioi click, 55 trilioi link eta segundu bakarrean 2 milioi email bidaliz (Kelly-k gutxi gorabehera eginiko kalkulua). Hori guztia egin ahal izateko makina erraldoia behar du izan, itzelezko memoria duena eta inoiz egindako ziurrena. Makina honek planetaren energiaren % 5 kontsumitzen du.

Orain arte lortutakoa ikusita, zer gertatuko da hurrengo 5000 egunetan? Kelly-ren arabera gorputz bat ematen ari gara makina horri, bere arkitektura beregituratzen ari gara. Web-a konektatuta dago beti eta kamerak, mikrofonoak, sensoreak, bezalakoak makina horretara konektatuta egongo dira. Datozen urteetan Web-aren bidez lotuta egongo da dena, gauza gehienak honen menpe utziz. Zulo beltzekin konparatzen du Kelly-k Web-a, gauza oro bereganatzen duelako.

Azkenik, Kelly-k beste aldaketa bat antzeman du: orain arte makina batetik bestera joaten ginen, orrialde batetik bestera. Orain, berriz, ideia batetik beste ideia batera jotzen dugu. Hori dela eta, ideia bakoitzak bere errepresentazioa izango du Web-an, baita hartara eramango gaituen esteka ere.

 Iturriak:

Leave a Comment

WEB = INTERNET + HIPERTESTUA

Izenburuan argi ikus daitekeenez, gaur egun Web kontzeptuaz ezagutzen duguna Internet eta hipertestuaren arteko konbinaketa da. Baina zer da bi termino hauek adierazten dutena?

Hasteko, hipertestua era ez sekuentzialean irakur daitekeen dokumentua da; normalean digitala bada ere, ez du beti horrela izan behar. Hipertestua estekez (links) osatuta dago eta esteka horiek dira beste dokumentu batzuetara jotzeko aukera ematen digutenak, irakurketa sekuentziala edo ez sekuentziala bideratuz. Carlos Moreno Hernandezek honela definitzen du hipertestua Literatura e hipertexto lanean: bi testu edo testu blokeak elkarrekin esteken bidez lotuak. Moreno Hernandezek beste autore batzuek hipertestuari ematen dizkioten ezaugarriak biltzen ditu obra berean:

  • Linealtasun eza.
  • Irekia.
  • Multilineala edo lotua.

Bestalde, Internet mundu mailako ordenadore arteko komunikazio-sare erraldoia da, “sareen sarea” izenarekin ere ezaguna. Bere jatorria 1969 urte inguruan aurki dezakegu Estatu Batuetan, konputagailuen arteko lehenengo konexioa ezarri zenean, hain zuzen. Hasiera batean ARPANET zuen izena eta ikerketa zentro militarretako eta unibertsitateetako sistema informatikoak sare handi batean lotzeko sortu zen. Urte batzuk geroago, erabilpen militarrak alboratuta, beste erabiltzaileak sareaz baliatzen hasi ziren, ARPANET desagertuz eta Interneti hasiera emanez.

Sare honetan dokumentuak jartzeko HTML-a beharrezkoa da ( Hyper Text Markup Language). Garrantzia handikoa da Interneten txertatzen diren dokumentuak esteken bidez ondo antolatzea. Izan ere, antolakuntza desegoki baten ondorioz itzelezko nahasteak sor daitezke, erabiltzailea leku batetik bestera zentzurik gabe eramanez.

Beraz, dokumentu hipertestualen arteko loturak Interneten bidez ematen dira Web deritzoguna sortuz. “World Wide Web ” (mundu zabaleko armiarma-sarea) da izen osoa. Bertan aurkitzen dugun informazioa multimedia da. Aurretik aipatutako hipertestuaz gain, hipermediako teknikak ere erabiltzen dira, edo beste era batera esanda, testuak, irudiak eta soinuak biltzen dira. 

 Iturriak:

Leave a Comment

GOOGLE

Google izena entzutean, denori etortzen zaigu burura Interneteko bilatzailerik ezagunenetarikoa, baina hori al da soilik? Abantailak baino ez ditu? Zer ezagutzen dugu bilatzaile honi buruz? Orokorrean gauza gutxi; horregatik, fenomeno honi buruzko informazioa zabaldu nahi dut artikulu honen bitartez.

Stanfordeko (Kaliforniako) Unibertsitateko doktoreak diren Larry Pagek eta Sergey Brinek sortu zuten doktoretzako ikasle zirela. Hasiera batean BackRub izeneko proiektua baino ez zen, Java eta Python lengoaietan idatzia eta arkitekura sinplea zuena. Gainera, Stanfordeko Unibertsitateko domeinuaren azpian zegoen (google.stanford.edu), bertan erabiltzen baitzen. Gerora, 1997an, www.google.com domeinupean erregistratu zen eta urtebetera Google Inc. enpresa sortu zuten, izen bereko Interneteko bilatzailearen garapena helburu nagusia zelarik. Horrez gain, Interneteko beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte gaur egun, Gmail posta elektronikoa, Blogger plataforma edota 2006an bereganatutako YouTube, besteak beste.

Hasierakoarekin alderatuz gero, makina konplexuagoak erabiltzen ditu Google-ek egun, elkarrekin konektatutako PC arruntetan oinarritzen bada ere. Era honetan, saihestu egiten dira zerbitzari handiak erabiltzean sor daitezkeen arazoak (karga handiko momentuetan erantzuna moteltzea).

Google-en urteko diru sarrerak 7.000 milioi euro ingurukoak dira, 16.000 langile eta milioika erabiltzaile ditu. Abantailak? Erabilerraza eta azkarra izatea, eskaintza zabala edukitzea (konektatzen den edonoren nahiak asetzeko adina) eta hori guztia doan eskaintzea. Azken urteetan Google-ek harturiko garrantzia ikusita, Microsoftekin konparatzera ausartu dira. Kezkatuta ere agertu dira batzuk, Yahoo! enpresako Europako zuzendari nagusia den Toby Coppel, esate baterako. Honen ustetan, kezkagarria da enpresa batek merkatuan hainbeste botere izatea. Izan ere, Google-ek online publizitatearen zati esanguratsua du Europan eta bilaketa motorea eta atarien erosketak kontutan hartuta, kontinente zaharreko %50 baino gehiago kontrolatzen du.

Dena den, mundu mailan nagusienetakoa izan arren, itzal egiten diotenak ere badira. Yahoo! eta Microsoft-en Live Search izan dira orain arte Google-en arerio nagusiak. Azkenaldian garrantzia berezia ere bereganatu dute Txina eta Errusia bezalako merkatuetan azaldu diren bilatzaile berriek.

 Iturriak:

Leave a Comment