Posts Tagged rdf1011

LIBURUTEGI ELEKTRONIKOAK, DIGITALAK ETA BIRTUALAK

Gizarteko beste hainbat alorretan gertatu den legez, liburutegiek ere aldaketak jasan dituzte teknologia berrien agerpen eta hedapenarekin. Artikulu honen bitartez liburutegi elektronikoen, liburutegi digitalen eta liburutegi birtualen arteko desberdintasunak zeintzuk diren azaltzen ahaleginduko naiz.

Liburutegi elektronikoek ekipo mikroelektronikoak eta telekomunikazio instalazioak dauzkate, eta sistema hauek direla eta erraztasun handiz administra ditzakete gordetzen dituzten materialak, gehienbat paperezkoak direnak. Informazio horretara formatu elektronikoz hel gaitezke bai lekuan bertan bai urrun gaudelarik ere. Eraikin batean fisikoki aurkitzen diren bildumen zerrendak eta katalogoak eskaintzen dizkigute batik bat eta bilduma hauetan material eta formatu anitzak topatuko ditugu. Instituto Cervantes delakoak, esate baterako, liburutegi elektronikoa dauka.

Liburutegi digitaletan informazioa formatu digitalean gorde eta prozesatzen da; hau da, liburutegi digitalek beren bildumak digitalizatu egiten dituzte eta eskaintzen duten informazioa formatu elektroniko, magnetiko edo disko optikoetan soilik eskura daiteke. Hau guztia dela eta, jatorrizko edukiak, paperezkoa izan ohi denak, bere nagusitasuna galtzen du. Orokorrean, erabiltzaile gutxi eta oinarrizko eta espezializatutako bildumak dituzten liburutegiak dira. Liburutegi digitalen adibide gisa, Biblioteca Digital Mundial delakoa aipa dezakegu.

Liburutegi birtualek multimedia teknologiarik gorenena darabilte. Errealitate birtualaren bidez, interfaze bat sortzen da eta erabiltzaileari liburutegi tradizional batean dagoela irudituko zaio. Sistema desberdinak erabiltzen dituzte eta erabiltzaileak leku desberdinetan dauden bildumak aurki ditzake. Liburutegi birtualak ikusezina den leku batean aurkitzen dira, immateriala baina erreala, gizakiak eta injeniaritzak sortua; ziberespazioan, alegia.  Biblioteca Virtual Universal delakoa da liburutegi birtualen adibide bat.

Iturriak:

Utzi erantzun bat

LA ESCRITURA DEMÓTICA (trabajo en grupo)

Es una de las escrituras más desconocidas dentro de la escritura egipcia. Proviene del griego demotikós, que significa “perteneciente al pueblo”. Término que fue incorporado cuando los investigadores se enfrentaron a la inscripción central de la Piedra de Rosetta.

La escritura demótica es la cuarta fase de la lengua egipcia, evolucionada a partir del egipcio tardío o neo egipcio. Se trata de un sistema mixto (Ideográfico y consonántico), escrito de derecha a izquierda y es de uso general. Utilizada en papiros y ostracas, es un sistema muy cursivo y está repleto de ligaduras, abreviaturas y otras peculiaridades ortográficas. Su lectura es muy complicada y no es posible su digitalización.

La primera aparición de esta lengua está atestiguada en torno al año 650 a. C. y pervive hasta el 452 d. C. , donde en el templo de la diosa Isis en Philae se encuentra el último grafito demótico.

Los egipcios llamaban a este tipo de escritura sS n(y) Sat, es decir, “escritura de documento”.

Sus orígenes podemos encontrarlos en la Delta del Nilo y se expandió por el territorio egipcio a lo largo del siglo VII a. C. Podemos diferenciar tres fases:

  1. Demótico temprano (650-400 a. C.).
  2. Demótico medio o ptolemaico (400-30 a. C.).
  3. Demótico tardío o romano (30 a. C.-452 d. C.).

El corpus de literatura es bastante amplio. Podemos hacer una distinción entre los textos que son literarios y los no literarios o de la vida cotidiana. Entre los literarios podemos mencionar los cuentos de Setne Khamwas. Entre los no literarios o de la vida cotidiana encontramos textos relacionados con cuestiones legales o administrativas como contratos, pleitos judiciales, recibos de pagos de impuestos, etc., pero también textos que tratan temas científicos y religiosos.

Un buen ejemplo de este tipo de escritura es la Piedra de Rosetta, que tiene tres textos: uno está escrito en jeroglíficos egipcios, otro en egipcio demótico y el último en griego antiguo.

Referencias:

Utzi erantzun bat

OPEN ACCESS

Zer da Open Access? Kontzeptu honekin adierazi nahi dena zera da: hezkuntza, zientzia,  eta abarren inguruko material digitalerako berehalako, online eta doako sarbidea, erregistrorik eta ordainketarik egin beharrik gabe. Hau da, edonork irakur ditzake material horiek guztiak, baita kopiatu, inprimatu, deskargatu eta banatu ere, honetarako ez baitu inolako traba ekonomiko edo legalik; hortaz, nahi aina bider erabil eta berrerabiltzeko eskubidea du edozein gizabanakok.  Open Accessak eragin zuzena dauka hainbat arlotan, hezkuntzan, akademian, medikuntzan, zientzian eta industrian, besteak beste, baita gizartean ere (osotasun gisa harturik). Interneten sorreraz geroztik asko nagusitu den joera da, izan ere, Internetek nabaria egin zuen oztoporik gabeko informazioaren eskuragarritasuna guztiz beharrezkoa zela.  Open Accessa bi motatakoa izan daiteke: ”autoreak ordaintzen du” argitalpen eredua eta auto-artxiboa. Lehenengoan, ikertzaileak artikulu bat aurkezten dio editoreari, artikulu hori eskuragarri egiten du editoreak eta autoreak ordaindu egiten ditu publikazio kostuak. Bigarrenean, autoreak sarbide irekia duen biltegi batean jartzen du bere artikulua eta biltegiak berak egiten ditu kopiak eskuragarri.

Zergatik Open Access? Mundu guztiak ez duelako sarbidea izateko aukerarik, arrazoi ekonomikoak edo kokapen arazoak direla medio. Komunikazio eta parte hartze global bat posible izateko nahitanahiezkoa da Open Accessa.

Zertarako Open Access? Oztopo ekonomiko, legal eta teknologikoak gainditzea da Open Accessaren azken helburua. Anitzak dira Open Accessak dakarzkigun onurak, hala nola dokumentuak eskuratzeko erraztasuna eta autoreen ikusgarritasun handiagoa. Azken batez, askatasunez eskura ditzakegun dokumentuak gehiago kontsultatzen dira eta aipatuak izateko aukera gehiago dute. Beraz, Open Accessak publikatuta dauden ikerketen erakusketa eta erabilera bultzatzen du.

Laburbilduz, hauek dira Open Accessaren ezaugarri nagusiak: digitala da, online dago, eskuragarria da Interneteko konexioa duen edonorentzat, ez du copyright eta parekoen murrizketarik jasaten eta autoreei beraien lanak zabaltzeko eta horien eragina handitzeko aukera ematen die.

Iturriak:

Utzi erantzun bat

LIBURUAREN HISTORIA

Artikulu honen bitartez liburuak historian zehar (sorreratik inprentaren agerpenera arte) izandako bilakaeraren berri emango dizuet, euskarriei, gaiei eta herrialdeei loturiko informazioa ere emanez.

Mesopotamiarren garaian taulak ziren nagusi batez ere, eta horietako asko egoera onean iritsi dira gaur egunera arte. Gehienak buztinaz eginikoak dira. Honez gain, metala eta harria ziren materialik erabilienak.

Egiptoarrak papiroaz baliatu ziren, mesopotamiarren buztinezko taulak baino hobea zena. Bere ezaugarrien artean, besteak beste: tintaz idazteko eskaintzen zuen erraztasuna, urarekin ezabatu zitekeen, aurkezpen ona zeukan, iraunkortasuna, bai eta erabilera eta garraio erraztasuna ere. Hori guztia dela eta materialik aproposena izan zen milaka urtez. Dena den, papiroaren fabrikazioa oso neketsua zen eta, horregatik, beste material batzuk ere erabili ohi zituzten idazkeraren euskarri gisa, hala nola ostraka izenaz ezagutzen diren zeramika zatiak. Egiptoko eskribek pintzel antzekoekin idazten zuten.

Greko-erromatarrak. Grekoek ere papiroa erabiltzen zuten gehien bat, baina egiptoarrek ez bezala egiten zuten: fabrikazio modu berri bati esker folioak egitea lortu zuten. Greziako eskribek kalamoekin (kanabera edo luma) idazten zuten. Erromatarrek grekoengandik bereganatu zituzten beren idazkera moduak eta, horregatik, Greziako liburuak eredu izan ziren erromatarrentzat. Garai honetako liburuak biribilki formakoak ziren.

Europako Erdi Aroa kultura greko-latindarraren oinordekoa dugu. Aurrekoek egiten zuten bezala, hauek ere scriptio continua izeneko estiloan idazten zituzten eskuizkribuak, hots, hitzen artean ez zuten tarterik uzten. Garai honetan liburuaren foman garrantzia izango zuen aldaketa bat eman zen: liburu-biribilkitik kodexerakoa. Pergaminozko kodexak liburu formato berriak ziren eta abantaila ugari ekarri zituzten, esaterako: enkoadernazioari esker askoz ere iraunkorragoak ziren, eramateko eta gordetzeko erraztasun handiagoak eskaintzen zituzten eta ekonomikoagoak ziren. Erdi Aroan liburuak arte lan gisa ikusiak ziren, luxuzkoak bailiran. Beraz, garai honetako hainbat liburu beren izaera artistikoagatik nabarmentzen ziren. Ilustrazioak garrantzitsuak bihurtuz joan ziren, eta enkoadernazioak ere berebiziko indarra hartu zuen. Ez zen denbora asko behar izan euskarri berri  baten agerpenerako: papera (k.o. I. mendean hasi zen Txinan, “zetazko papera” izenarekin).  Ekonomikotasunagatik eta praktikotasunagatik, denbora tarte labur baten ordezkatu zuen paperak pergaminoa.

Azkenik, XV. mendean, inprentaren sorrerak izugarrizko aldaketa teknologikoa eragin zuen. Izan ere, lehenago ezinezkotzat jotzen ziren kantitateetan ekoitz zitezkeen liburuak eta, era honetan, itzelezko aurrerapausoa eman zen irakurketaren demokratizazioan.

Iturriak:

 

Utzi erantzun bat

DOKUMENTAZIO DIGITALA VS DOKUMENTAZIO TRADIZIONALA

Dokumentaziotzat ulertzen dena zera da: gai jakin bati buruzko dokumentu bilketa eta dokumentu horien trataera, hedapen zehatza, osoa eta berehalakoa izan dezaten. Alor zientifikora eramanda, iturri dokumentalen komunikazio prozesua ikertzen duen zientzia da, ezagutza berriak eskuratzeko helburuz. Azken hamarkadetan jasaten ari garen iraultza teknologiko eta digitalaren ondorioz, dokumentazio moduak ere aldatu egin dira. Artikulu honetan dokumentazio tradizionalaren eta dokumentazio digitalaren arteko desberdintasunei buruz arituko naiz.

Dokumentazio digitalak iraunkortasuna eta ziurtasuna ematen die dokumentuei. Dokumentazio digitalak duen xedeetako bat arintasuna da, informazioa denbora-tarte laburrean eman ahal izateko. Horrez gain, informazio eskuratze hori ekonomikoa izan dadin ahaleginak egiten dira ere. Dokumentazio digitalean aurkitzen ditugun dokumentuak dinamikoak, aldakorrak eta pertsonalizatuak dira. Dokumentu digital hauek orrialdeak pasatuz irakur daitezke, hau da, ez dira linealki irakurri behar. Dokumentu digital bati orrialde edo paragrafo baten edukia alda geniezaioke dokumentu osoa aldatzeko beharrik gabe. Era berean, zenbait dokumentuk modifikatuak izateko aukera ematen dute irakurlearen eskaeren arabera. Irakurleak edukiaren inguruko iruzkinak eta galderak egin ditzake, hortaz, badago dokumentu digitalaren eta irakurlearen arteko nolabaiteko komunikazioa; badago erantzun bat, erreakzio bat. Hain zuzen ere, horretan datza interaktibitate delakoa. Dokumentu digitalek informazioa arazo barik helaraz dezakete, izaera multimediatikoa dutela esan daiteke, hau da, informatzeko bide anitzak eskaintzen dituzte.

Dokumentazio tradizionala dokumentazio digitalaren sorrera baino lehenago geneukan dokumentazio mota da. Paperezkoa izan ohi da eta honek galkorragoak egiten ditu dokumentuak. Dokumentu tradizionalen irakurketa pasiboa da, hots, dokumentuak esan egiten du eta irakurleak antzeman; edukiaren gaineko galderak bere buruari baino ezin dizkio egin, eta irakurtzen jarraitu beharko du erantzuna existitzen den jakin ahal izateko. Gainera, irakurleak ezin dizkio dokumentuari eduki berriak erantsi. Dokumentu tradizionalak ez du kanpoko loturetarako edo interaktibitaterako aukerarik ematen, beraz, linealki irakurri beharra dago. Informazioa helarazteko orduan, dokumentu tradizionalak mugatuta daude beren izaera monomediatikoagatik: testuak hitzaren bidez informatzen du, argazkiak irudiaren bidez eta grabaketak soinuaren bidez. Beraien artean osagarriak izan badaitezke ere,  funtsean, mezua bitarteko nagusiaren bitartez baino ez da hedatzen.

Iturriak:

Utzi erantzun bat

HASHTAG ETA THOUGHT-STREAMING

Azkenengo asteetako klaseetan etengabe hitz egin dugu hashtag eta thought-streaming delakoen gainean, batez ere Twitter-en erabileran murgildu garenetik eta sare sozial horrekin erabat lotuta dauden aldetik. Gure arteko komunikazio erak tairik gabe aldatzen ari diren honetan ezinbestekoak diren bi kontzeptu hauei buruzko informazioa ematen saiatuko naiz artikulu honen bitartez.

Hashtagak Twitter-en erabiltzen diren tag edo etiketak dira. Hitzak edo esaldiak dira, hash sinbolo batez (#) aurretiaz ezarriak. Edo beste era batera esanda: almohadiladun etiketak dira. Hashtagen bidez tweetak sailka ditzakegu gai jakin batekin identifikatu ahal izateko. Baina nola erabiltzen dira? Gai zehatz baten inguruko tweet bat idatzi nahi dugunean, “#” jarri behar dugu gai hori antzemateko hitzaren aurrean. Esaterako, Digital Resource Management ikasgairako Twitteren darabilgun hashtaga #rdf1011 da. Era honetan, ikasgaiarekin zerikusia duten tweetak bertan biltzen dira, eta nahikoa da hashtag hori sakatzea gure tweet guztiak ikusi ahal izateko.

Joshua Odmark-ek, “Twitter SEO – The Slow Death of Twitter Hashtags” izeneko artikuluan, hashtagek dituzten alde onak aipatzen ditu: alde batetik, interes komunak dituztenen taldeak sortzeko baliogarriak dira; beste alde batetik, solasaldi zehatzen bilaketa izugarri errazten dute; azkenik, era egokian erabiliz gero, tweeten esanahia edo helburua ulertzeko oso lagungarriak dira. Hala ere, ez dituzte alde onak soilik, eta hashtagen desabantailak ere aipatzen ditu Odmark-ek:

  1. Behin baino gehiagotan hashatagak ulertezinak egiten zaizkigu.
  2. Hitz bat baino gehiagoz eratutako etiketen zailtasuna, letra larrien bidez bereizita badaude ere.
  3. Spammersen gehiegizko erabilera.
  4. “#” ikurrak programatzaileei eragin diezazkiekeen arazoak.
  5. Artifizialak izatea.

Thought-streaming Twitteren gertatzen den fenomenoa dugu. Kontzeptu honen bidez zera eman nahi da aditzera: denbora errealean ematen den iritzi eta pentsamendu jarioa; milaka pertsona pentsatzen ari direna, ia-ia pentsatzen ari diren momentu berean. Gainera pentsamendu hauek guztiak datu-base batean eskuragarri daude edonorentzat, eta honi esker posible zaigu jakitea munduko herrialde ugarietako biztanleak (taldeka zein indibidualki) ze gai edo gertakizunen inguruan mintzatzen diren. Bilaketa makina berri bat da eta Erick Schonfeld-en hitzetan “it’s a real-time search engine. A what’s-happening-right-now search engine”.

Twitterek itzelezko arrakasta izan du thought-stream delakoarengatik, geroz eta jende gehiagok idazten baititu bere pentsamenduak zuzenean Twitteren eta, honenbestez, denbora errealeko pentsamendu jario horren gehiengoa jasotzen du (mezu laburrak dira, Webean esaldi laburrak luzeak baino eraginkorragoak dira eta). Dena den, eta nagusitasuna badu ere, ez da aipatutako sare sozial hau fenomeno berri hau bultzatzen duen bakarra. Ahaleginetan dabiltza ere Facebook, FriendFeed eta Google. Azken hau eta bestelako bilatzaile batzuk baliagarriak dira jendea bilatzen ari dena, beraien desirak eta asmoak biltzen dituztelako, baina adierazten ez dutena da jendea zer egiten edo pentsatzen dabilen. Twitterak ematen digu hori jakiteko aukera.

Iturriak:

Utzi erantzun bat

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.